miércoles, 12 de junio de 2013

TABAK



TABETARA NOLA JOLASTU


Materialak:
-Tabak
-Pilotatxoa

Nola jolastu:
-Lehenengo, jokalarien ordena aukeratu nor den lehenengoa,bigarrena…
-Gero, hartu tabak eta dadoen modura bota.Ondoren pilota gora (airera) bota eta taba bat hartu.Gero pilota hartzen baduzu airean, berriro bota pilota eta beste taba bat hartu.Ez baduzu hartzen, hurrengoari eman pilota eta tabak.
 

ERROMATARREN MUSEOA



OIASSO   MUSEOA

Erromatarren gaia lantzen ari garenez, Irunera joatea erabaki genuen, Oiasso museoa ikusteko.

Maiatzaren 23an ,osteguna, 09:00etan autobus geltokira joan ginen.

Autobusak bi pisu zituen eta 2. pisura joan ginen.

Heltzerakoan, antzerki bat egin genuen eta oso ondo atera zitzaigun, gero museoan  monumentu bat eta bideo bat ere ikusi genuen erromatarren jolasak eta ohiturak ikasteko

Ondoren, parke polit batetara joan ginen. Hor, bazkaldu genuen, etxetik eramandako janaria . Bazkaldu ondoren, frontoira joan ginen eta txabola egin genuen .

Amaitzeko, autobusa hartu  genuen eta Eibarrera heldu ginen egun polita pasa ondoren.






EGILEAK:Ane  Salaberria  Marcos  
eta Lara   Martinez   Maquieira

ERROMATARREN ERAIKUNTZAK




ANTZERKIA
 Inperio osoko erromatarrak antzerki , kontzertu eta mimo emanaldiak
ikusteko aukera izaten zuten. Erromako antzerkien egutegia urtean zehar ehun  egunetakoa izaten zen. Antzerkia greziarren ideia zen eta haiengandik hartu zuten. Bi antzerki mota egiten zituzten: tragedia eta komedia. Nekazariei buruzkoak eta hiriko pertsonai desberdinei buruzko gaiak hartzen zituzten.


GALTZADAK:

Erromatarrek, galtzadak eraiki eta erabili zituzten . Harlosa handiz 
egindako bide hauek errepide bikainak ziren. Hauei esker, gudariak
eta jendea errazago mugitu ahal zen eta merkantzi edo produktuen
garraioak azkartu ziren. Laburbilduta, galtzadak komunikazioak asko
erraztu zituzten eta 90 000 km baino gehiagoko sarea eraiki zuten .

Egileak: Naroa Miñana  Leire De León



TERMAK

Termak bainu etxea publikoak ziren eta bertan igeri , buztinezko bainuak hartu, jarduera gimnastikoak eta jokoak egiten zituzten. Hiritarren bilguneak edo biltzeko tokiak ziren. Etxean terma bat edukitzeko dirurik ez zeukana joaten zen bertara eta hauei esker garbitasuna eta higienea asko hobetu zen Erroman.

ZUBIA
 
Bidaiarientzat eraikitzen zen. Hainbat kasutan, hiriko sarbidea zen eta zubiaren bukaeran bulego bat aurkitzen zen. Han eskubideak ordaintzen ziren. Adibide ospetsua Kordobako zubia da, Guadalquivir ibaiaren gainean.



AKUEDUKTOA


Ura aprobetxatzeko eta jasotzeko sistema bat da. Eraikuntza hau egiteko lur zoruaren ikasketa zehatza egin behar zen, zubia ez erortzeko.Adibide ospetsua

Segoviako akueduktua da.

Egilea:Laura Cid eta Naia Segovia





viernes, 10 de mayo de 2013

OHIANA


OIHANA

EZAUGARIAK:
Oihanean  euri asko  eta bero handia egiten du.
Landare ugari daudenez, lurrera ia ez da argirik heltzen. 
Bertan animalia asko bizi dira, hala nola jaguarra, gorila eta tximinoa.
Munduko ekosistema  oparoena da oihana



KROKODILOA

Krokodiloak narrasti taldekoak dira.

EZAUGARRIAK:

Krokodiloak  handitasunagatik  ezberdintzen dira muskerrengatik, bestela, berdinak izango lirateke.
Krokodiloak sortzen duten arriskuarengatik ezagunak dira mundu osoan zehar . Pertsonak hil egiten dituzte eta beste batzuk nahiko zaurituta geratuko dira.

Tamaina arruntekoek 1,5 metroko luzera eduki ahal dute baina badaude 7,5 metroko luzera dutenak ere. Australian eta Asian dauden krokodiloak munduko handienak dira; Amerikan eta Afrikan, berriz, txikienak daude.

BIZILEKUA

Krokodiloak normalean Afrikan , Asian, Amerikan eta Australian bizi dira.



ELIKADURA

Krokodilo gazteak, ibai karramarro, intsektu eta igelez elikatzen dira. Helduek berriz, arrainak eta hildako animaliak jaten dituzte.
Askotan urpean mantentzen dira, ugaztunak edo uretako hegaztiak agertu arte.
Masailezurrarekin  hartzen dute harrapakina eta ur azpira eramaten dute, bertan itotzeko.
Krokodiloek ezin dute koska egin eta horren ondorioz erditik zatitzen dute  beraien hagin handiekin eta biraka hasten dira haragi puska bat lortu arte.

UGALKETA

Ugaldu baino lehenago zotzez eta lurrez txorien bezalako habi bat egiten dute. Arrautzak jartzen dituzte egindako habian. Habiak uraren ondoan kokatzen dituzte eta emeek habiaren ondoan  ehizatzen dute.

BITXIKERIAK

Jendeak  krokodiloen  larruarekin botak, diru zorroak eta abar egiten dituzte.


EGILEAK: Gaizka Barrenetxe, Unax Garcia eta Zinedine Abla





BASOA



BASOA  EKOSISTEMA

EZAUGARRIAK
Basoa  lehorreko  ekosistema  da .
Basoko  izaki bizidun  bakoitza basoko eremu  jakin batean   bizi   da,
ala  nola lurzoruan ,  belar artean , zuhaixken  artean edo  zuhaitzen  adarretan.
Basoan  hainbat  landare  eta  animalia   bizi  dira. Basoko landarerik  handienak  zuhaitzak dira   eta  belarrak  ere  landareak dira.
Animalia  orojaleak ugarienak  dira  (tximeletak, kakalardoak…).
Horiez gain, zizareak eta armiarmak ere  daude.
Animali ornodunak , hauek dira,besteak  beste: sugandilak, hontzak , sagua, oreinak , txantxangorria…
Basoko landareek beren elikadura  sortzen  dute eguzkiaren argiari  esker  eta sustraien bidez hartzen dituzten  lurzoruko sustantziak .
 Elikaduraren arabera sailkatzen dira: belarjaleak,  haragijaleak eta oro jaleak


Trikua

Ezaugarriak

Trikuak gorputz sendoa  eta astuna du . Belarri txiki eta biribilduak izaten ditu eta mutur zorrotza du. Animalia horrek gorputza arantzaz estalita du.

16.000 arantza inguru ditu,eta, horiei esker, harraparien erasoetatik defendatzen da. Bere burua arriskuan ikusten duenean, arantzaz betetako bola bihurtzen da. Ugaztun horren entzumena eta usaimena oso onak dira.

 Bizimodua eta portaera


ELIKADURA :


Ugaztun hori orojalea da, eta horren dieta ere, intsektuak eta lur-zizarek  osatzen dute, baina fruituak eta hegaztien arrautzak ere jaten ditu.

MUGIMENDUA:


Trikuaren  hankak laburrak badira ere, azkar mugi daitezke alde batetik bestera. Igeri eta salto ere egiten du.


UGALKETA:


Estaltzeko garaia maiatzaren eta irailaren bitartean izaten da. 5edo 6 asteko ernaldiaren ondoren, 4-7 kume jaiotzen dira. Trikuak urtean umaldi bat edo bi izan ditzake .Kumei deitzeko,amak txistu egiten du, txorien antzean.



Bitxikeriak:

Trikua, gehienetan, gauez ibiltzen da. Egunez habietan egiten du lo. Loti xamarra dela esan dezakegu, urritik martxora bitartean lozorroan egoten baita.


EGILEAK: LAURA GONZALEZ ,JONE CHIMENO,MAIALEN PEREZ ETA MIREN ELGUEZUA.

IPAR ETA HEGO POLOAK


IPAR ETA HEGO POLOA
       EZAUGARRIAK 
Lurreko poloak bi dira: bata ipar aldeko poloa eta bestea hego aldeko poloa . Lehenengoa, hau da ipar poloa , Ozeano Artiko gainean dago eta bigarrena berriz, hego aldeko poloan , Antartida
kontinentean kokatzen da. Poloetako tenperatura oso baxua da eta elurra egin ohi du. Landare gutxi dago eta animaliak  hotzera egokituta daude, adibidez pinguinoak . Itsas txakurra eta hegazti ugari dago ere. 
     

         PINGUINOAK             

Pinguinoak hegaztien familiako animalia da. buru txikia eta lepo laburra du. hegoak berriz luma oso gogorrez estalita ditu eta abiadura handiz igeri egiteko erabiltzen ditu.
trebetasunez mugitzen dira, eta norabidea aldatzeko, buztana erabiltzen dute. gorputza berriz, luma eta lumatxo inpermeablez estalirik dago; horrela tenperatura oso hotzetan bizitzeko gai da.



UGALKETA

Gehienek , harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza erruten dituzte.
espezie handienak ordea, salbuespen dira: enperadore motakoak arrautza bakarra egiten du, gero amak hartu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako “poltsa” batekin inkubatzen duelarik.

ELIKADURA

Animalia horientzat mokoa da elikatzeko, habia egiteko eta etsaiengatik defendatzeko behar beharrezko  tresna.
elikatzeko behar duten guztia itsasoan aurkitzen dute pinguinoek.


MOTAK

·       Pinguino txikia, pinguino txikiena da, 35 zentimetro inguruko garaiera izaten du.
·       Pinguino motaduna: 60 zentimetroko garaiera
·       pinguino handia :110 zentimetroko garaiera
                                                

BITXIKERIAK

Jateko itsasoratzen direnean beti bide berbera egiten dute, eta horrela zidor bat gelditzen da markaturik.
Frakez jantzita daudela dirudi.
Animalia horiek  oso gustora bizi dira taldean, hau da taldekoiak dira.  



EGILEAK: Yassin, Mikel, Kepa, Ortzi




miércoles, 8 de mayo de 2013

ITSASOA


ITSASOKO EKOSISTEMA


EZAUGARRIAK:
Itsasoa uretako ekosistema da. Itsasoa munduko ekosistema handiena da. Lurrazalaren bi heren hartzen ditu.

Itsasoan hainbat landare eta animali bizi dira:
·     Itsasoko landarerik ugariena algak dira.Itsasoan oso landare gutxi bizi dira.
·     Bestalde animali ornogabe asko daude, besteak beste, marmokak, otarrainak eta txirlak.
·     Animalia ornodun ugarienak arrainak dira. Ugaztunak ere badaude, adibidez, izurdeak eta baita narrastiak ere, esate baterako, itsas dortokak.

Algek eta itsasoko landareek beren elikadura sortzen dute. Animalia belarjaleak, animalia haragijaleak eta animalia orojaleak daude.




MARRAZOA


MARRAZOA ARRAIN MOTA BAT DA KARTILAGOZKO HEZURDURAKOA, HAU DA, HEZUR BIGUNAK DITUENA, AZKARRAGO ETA HOBETO  MUGITZEKO .
HARRAPARI ONA ETA AZKARRA DA, ETA BESTE ARRAIN  UGARI ERASO ETA JATEN DITU.  MARRAZO MOTA ASKO DAUDE, TXIKIENEK HRUROGEITAHAMAR ZENTIMETRO NEURTZEN DUTE, HANDIENEK HAMABOST METRO BAINO GEHIAGO NEURTU DEZAKETE

ELIKADURA

EZ DUTE IKUSMEN ONA. HORREGATIK, MARRAZOEK  HARRAPAKINAK EHIZATZEKO USAIMENAZ BALIATZEN DIRA. UR KOPURU HANDIAREN ERDIAN DAGOEN  ODOL TANTA BAKAR BAT USAI N  DEZATEKE MARRAZOEK.
GAINERA , ARRAPAKINAREN MUGIMENDUAK  SORTURIKO  SEINALE  ELEKTRIKO TXIKIAK SUMATZEN DITUZTE GORPUTZEAN, DITUZTEN SENSORE BATZUEI ESKER.
OSPE BELDURGARRIA DUTEN ARREN, MARRAZO ARRAPARI HANDIENAK BAKARRIK DIRA ARRISKUTSUAK GURETZAT, MARRAZO ZURIA ETA TIGRE MARRAZO ESATERAKO.

UGALKETA

5-9 HILABETEZ AZI OHI DITUZTE ETA HOGEI TIK HOGEITAHAMABOST KUME IZAN https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhNobZtKTWjRWnTAQQQK9Z8TdaJvxfngbu1aTzkJkkGp0_I0Q5IaaQK5GKEUOVuzJUoWhjHbaOaESbB5LmPlX5sQNbjt7qm4tSwIuqkg5P4-Mz9cgkdronx7wNpC50I8LhvwsCiOaF5AGg/s1600/Tiburon.jpgDITZAKETE ALDI BATEAN EDO MARRAZOEK OBIPAROA DA(ARRAUTZEZ UGALTZEN DA). BAINA NORMALEANARRAUTZEZ BIDEZ UGALTZEN DIRA.

BITXIKERIAK

MARRAZOAK OHITURA BATZUK DITUZTE, ADIBIDEZ, GAUEAN ATERATZEA EHIZATZERA. MARRAZOAK BETI EGON BEHAR DUTE MUGITZEKO PREST, LOTAN DAUDEN BITARTEAN ERE. MARRAZO HBATEK IRUMILA METRO IGO ZITUEN IBAI BATETIK. HORTZ BAT GALTZEN BALDIN BADU, HAREN LEKUAN BESTE BAT IRTETEN ZAIO AZTE BATEN BURUAN.


MOTAK

MARRAZO  MOTA ASKO DAUDE ( EHUN BAINO GEHIAGO).MOTA BAKOITZAK EZAUGARRIAK BAKOITZAK DITU.
 
ZEZEN MARRAZO(ODONTAPIS TAURUS)
LIMOI  MARRAZOA(NEGRAPION BREVIROSTRIS)
IRATXO MARRAZOA(MITSUKURINA OWSTONI)
MARRAZO ZURIA(CARCHARODON CAROHARRIS,GUNNERUS, 1758)
MARRAZO ERRALDOIA(CETORHINUS MAXIMUS,GUNNERUS,1765)
MARRAZO BALEA(RHINCODON TYPUS,SMITH,1828)

EGILEAK: GARIKOITZ MARTINEZ,JULEN ARREGUI, AITOR OSORO ETA MARIA DE GADOR